Film laburrak

Yurre Ugartek zuzendutako film labur guztien bilduma bat, guztien arteko edizio edo "film laburren film labur" bat


Shopping around, A windy picnic, Siesta eta Sallysnake (1987-1990) film laburretan narrazio forma ezberdinekin esperimentatu zuen, irudiez gain, intertituluak eta musika narrazioaren funtsezko ezaugarri bihurtuta. City and East London College-n egin zituen, eta nazioarteko bideo jaialdietan parte hartu zuten.

Amore Eroa (1991) film laburrak Publikoaren Saria eskuratu zuen 1991an Emakumeek zuzendutako Madrilgo 7. zinema eta bideo jaialdian.

Sueño rojo 35-k (2003) Madrilgo Circulo de Bellas Artesen izan zuen estreinaldia, SGAEk aukeratutako urteko laburmetraiekin batera.