Gazte-gaztetan hasi zen idazten. Hogei urte zituela, sorterrian, Tolosan, Lizardi Literatur Lehiaketan Veronika izeneko ipuinarekin sari bat irabazi zuenetik idaztea izan du ardatz eta bizimodu.
EHUn Kazetaritzan lizentziatu zen. Zinemagintza, Bideogintza eta Argazkilaritza ikasketak egin zituen Londresen, lau urtez bizi izan zen hirian.
Gidoigintza profesionalean, fikzioaren esparruan aritu da. Telesailak sortu eta idatzi ditu TB kate ezberdinetarako (ETB, Tele5, TV3, Telemadrid) Penelope-enea, Goenkale, El super, 64, Vidas cruzadas, Barrebusa, Teilatupean, eta abar. Gainera, idatzi ditu film luzeen gidoiak: Violent femme, Sinsky. Marrazki bizidunetako film luzeak: Zutik!, Las aventuras del joven Félix, Pocahontas II J. Smithen itzulera...
Ezin ihesi eta Mugako loreak antzerki lanak idatzi ditu. Itsasoa maleta batean eta Naia eta Nabil detektibeak haur eta gazteentzako liburuak. Komikigintzan, Joseba Larratxe, Alex Orbe eta Mai Egurza marrazkilariekin elkarlanean aritu da. Gasolindegian (2010) eta Lilurabera (2020) narrazio bildumen egilea da.
Shopping around, A windy picnic, Siesta, Sallysnake, Amore eroa, Sueño rojo 35 film laburrak idatzi eta zuzendu ditu.
Medio ezberdinetarako (Egan, Euskadi Irratia, Irunero, Ataria...) iritzi artikuluak edo kontakizunak idatzi ditu. 7K astekarirako, berriz, elkarrizketak egin dizkie idazleei (Siri Hustvedt, Mircea Cartarescu, Bill Ayers eta Bernardine Dohrn, Victor Lenore, Xabier Montoia), musikariei (Beñat Axiari), eskultoreei (Joxe Ulibarrena)...