Gasolindegian

Yurre Ugarte 25.03.2014 - Kategoria: Liburuak

Zazpi kontakizun hauek elkarlotzen dituzten hariak hala ikustezinak nola agerikoak dira. Nahi izanez gero, narrazio zurrun eta banakakoak dira. Nahi izanez gero, narrazio baten sustraiak bestearen adarrera eramango zaitu, baten adar puntatik beste baten bihotzeraino joango zara, guztien arteko baso sakona osatu arte, nahieran.

Egun arrunt batean gertatu ohi zaigun bezala, kontakizun hauen baitan denboran eta espazioan atzera eta aurrera egiten da. Bizitakoaren, amestutakoaren eta gogoratutakoaren artean diferentziarik ez dagoelako. Eta irudimenaren bitartez eraikitzen dugulako guk geure errealitatea, are gehiago errealitate literarioaren kasuan.

loading