Liburuak

2015.01.26
Yurre Ugarte

Naia eta Nabil detektibeak

Ilustraziodun ipuina 6 urtetik gorakoentzat.

Gehiago irakurri

2014.03.25
Yurre Ugarte
Itsaso maleta batean

Itsaso maleta batean

Maleta bat; haur bat. Gauza arrunt bat haur arrunt baten eskuetan, ordea bihurtuko da elementurik ezinezkoena, inoizkoena, inposibleena: itsasoa maletaren barruan sartuko baitu haurrak. Maleta liluragarria eskuetan duelarik, haurrak ekingo dio uraren/putzuaren bestaldeko bidaiari. Putzuz putzu, urpeko munduetan zehar, pertsonaia bitxiak, gaizkileak eta lagunak ezgutuko ditu. Lehorreratzen denean, gertakari eta ezusteko dezenteren ondoren, bidaiaren bukaerara […]

Gehiago irakurri

2014.03.25
Yurre Ugarte
Gasolindegian

Gasolindegian

Zazpi kontakizun hauek elkarlotzen dituzten hariak hala ikustezinak nola agerikoak dira. Nahi izanez gero, narrazio zurrun eta banakakoak dira. Nahi izanez gero, narrazio baten sustraiak bestearen adarrera eramango zaitu, baten adar puntatik beste baten bihotzeraino joango zara, guztien arteko baso sakona osatu arte, nahieran. Egun arrunt batean gertatu ohi zaigun bezala, kontakizun hauen baitan denboran […]

Gehiago irakurri

2014.02.03
Yurre Ugarte
Katu hegoduna

Katu hegoduna

Parisko Morrison kafetegiko bezeroen artean ezaguna da Sutsu izeneko katu hegoduna. Ordea, Sutsu desagertu egin da Karen jabeak katua antzutzera eraman behar duen egunean hain justu. Sutsuren bila dabilela, bezeroa duen Gregory Louvre Museoko langileari leporatu nahi dio Karenek katuaren desagerpena. Ustekabekoak suertatuko dira baina: Gregory obsesio beteak bizi baitu eta katu orori misterioa badario, […]

Gehiago irakurri

loading