Itsaso maleta batean

Yurre Ugarte 25.03.2014 - Kategoria: Liburuak

Maleta bat; haur bat. Gauza arrunt bat haur arrunt baten eskuetan, ordea bihurtuko da elementurik ezinezkoena, inoizkoena, inposibleena: itsasoa maletaren barruan sartuko baitu haurrak. Maleta liluragarria eskuetan duelarik, haurrak ekingo dio uraren/putzuaren bestaldeko bidaiari. Putzuz putzu, urpeko munduetan zehar, pertsonaia bitxiak, gaizkileak eta lagunak ezgutuko ditu. Lehorreratzen denean, gertakari eta ezusteko dezenteren ondoren, bidaiaren bukaerara helduko da.

loading