Film laburrak

Laburmetraiak

Nik idatzi eta zuzendutako laburmetraien bilduma da honako hau, guztien arteko edizio bat edo“laburmetraien laburmetrai bat”. Haserako lanetan, narrazio forma ezberdinekin esperimentatu nuen, non irudiak ez ezik musika eta hitz “literalak” narrazioaren funtsezko ezaugarri ziren. Zinema eta Bideo ikasketak Londresen egin nituen garaiko lanak dira horiek eta parte hartu zuten hainbat bideoaldietan eta laburmetraien zinemaldietan, bai Erresuma Batuan, bai Euskal Herrian eta bai Espainian. Amore Eroa film laburrak Publikoaren Saria eskuratu zuen 1991an Madrilgo “Emakumeek egindako zinema” emanaldietan (7ºFestival de Cine y Video realizado por Mujeres). Sueño Rojo 35-k Madrilgo Circulo de Bellas Artesen izan zuen estreinaldia, SGAEk aukeratutako urteko laburmetraiekin batera.

loading