Blog

2018.09.01
Yurre Ugarte

Xabier Montoiari elkarrizketa

Xabier MontoiaGaur8

Gehiago irakurri

2018.09.01
Yurre Ugarte

Siri Hustvedti elkarrizketa

Siri Hustvedti elkarrizketa

Gehiago irakurri

2016.07.28
Yurre Ugarte

Telesailen muina

Euskadi Irratia. Faktoria irratsaiorako kolaborazioa (2016-7-28). Game of Thrones (Tronuen dema) telesailaren hurrengo denboraldiko pasarte batzuk Zumaian grabatuko omen dira. Kable bidezkoa eta ordainpekoa da HBO telebista kate estatubatuarra eta Game of Thrones haren ekoizpena, arrakastatsua oso. Bestalde, azken egunotan ETBk Go!azen telesailaren grabazioari ekin dio. Duela 7 urte gazteen artean arrakasta izan zuen fikzio musikala […]

Gehiago irakurri

2015.06.17
Yurre Ugarte

Zehazten

Ekainak ekain; hil honetan ere hizketagai klasiko eta orokor ugari daude. Haurren ikasturtearen amaiera eta horrek dakarren ordutegien kaosa. Haurren udalekuak edo udalekurik eza. Oporretan kanpora goazen ala ez, oporrak edota lan ofizialik baldin badugu, noski. Langabeziak edo lanak dakartzan buruhauste ezberdinak. Eguraldia eta bere deribatuak: txangoak; hondartzara edo mendira irteteko planak. Ostiraletako lagunarteko solasaldian, […]

Gehiago irakurri

2015.01.21
Yurre Ugarte

Victor Lenoreri elkarrizketa

“Indies, hipsters y gafapastas” (crónica de una dominación cultural) liburuaren egileari elkarrizketa, Victor Lenore kazetari madrildarra. V.Lenore

Gehiago irakurri

2015.01.21
Yurre Ugarte

Bill Ayers eta B.Dohrni elkarrizketa

” The Weather Underground”eko sortzaile izandako Bill Ayers eta Bernardine Dohrni elkarrizketa, bai AEBko ekintzaile konprometitu ziren (eta diren) aldetik, bai Bill Ayersek pedagogia eta hezkuntza sozialaren esparruan egindako lanagatik. Ayers&Dohrn pdf

Gehiago irakurri

2015.01.21
Yurre Ugarte

Beñat Axiariri elkarrizketa

Beñat Axiari medium-musikariaren sormenak eraman gaitzake, askotan soilik bere ahotsaren bidez, garai eta mende ezberdinak momentu presentean bizitzera. Edo, bestela esanda, non zauden ez jakitera. Elkarrizketa ere, halako mende-garai-muga zeharkatze bihurtu zen. BAxiari

Gehiago irakurri

2014.11.13
Yurre Ugarte

Mircea Cartarescuri elkarrizketa

Mircea Cartarescu idazle errumaniararen liburuak. Euskaraz argitaratu den ipuinaz gain, gaztelaniaz argitaratu direnak irakurri ditut. Izugarriak iruditzen zaizkit; aspaldiko partez, miresteko liburuak. Cartarescuren idazkerak garunaren barreneraino narama, eta hortxe, garunaren zirrikituetan, zainetan, odolean bilduta dauden errealitateak deskubritzen ditut. Idazlea Donostiara etorri zelarik, elkarrizketatzeko aukera izan nuen, nire gozamenerako. Hona hemen elkarrizketaren pdfa.CARTARESCU-Zazpika

Gehiago irakurri

2014.07.15
Yurre Ugarte

Berunezko liburuak

Altzairuz eginiko apalategi bat non 200 berunezko liburu dauden; horixe da Anselm Kieferren 1989. urteko artelan erraldoia (370x780x50zm),  ingelesez Amasantua (The high priestess) deritzona, alemanez berriz Bi ibaien lurraldea (Zweistromland).  Kieferren erakusketa hura Londreseko Riverside Studiosen ikusi nueneko liburuxka azaldu zait koaderno zaharren artean nahaspilatuta; sorgor iraun du urteetan zehar, herrialde, etxe eta apalategi-aldaketek higatu […]

Gehiago irakurri

2014.06.05
Yurre Ugarte

Sareak

“Azken belaunaldiko” sakelakoa oparitu diote amona Arantxari seme-alabek, lehendik zeukan segapotoa zaharkitua omen. 80 urteko amona etxeko igogailuan sartu denean, bilobek igorritako lau uatsap heldu zaizkio. Pantaila kolpatu du hatzarekin behin eta berriz, nahiz eta laster gogoratu duen hatza pantailan zehar irristarazi behar dela, edota soilik paratu, ezer sakatu gabe. Oharkabean bidali dizkio laugarren solairuko bizilagunari hiruzpalau uatsap […]

Gehiago irakurri

loading